Saltar al menú de navegación principal
Mezua bidali etorlur@gipuzkoa.net helbidera
Hasiera > Bideango sustapenak > Bi bizitzako etxebizitzak. Beizama
Sustapenak 3 solairuko altuerako bi bizitzako lau eraikinetan 8 etxebizitza eraikitzea biltzen du. Etxebizitza bakoitzak 160 m2 inguruko lursail pribatua eta sarrera independentea izango ditu.
Etxebizitzek 182 m2-ko guztizko azalera eraikia dute, beheko solairua barne; bi ibilgailurentzako garajea bertan egongo da. Etxebizitzen azalera erabilgarria 110 m2 ingurukoa izango da.
Sustapen hori Beizamako Udalaren ekimen baten emaitza da. Udal horrek udalerriaren erdigunea indartu eta biztanleria oinarrizko zerbitzuen zuzkidura eta mantenua bermatuko duen gutxienekora bitarte handitu nahi du, baina horregatik egun herri horrek duen lasaitasun eta bizi-kalitateari uko egin gabe.
Sustapenak hiritartzeko gastuentzako diru-laguntza garrantzitsuak izan ditu Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren eskutik, bere landa garapenerako politikaren barnean, eta Etorlurrek gauzatzen du Beizamako Udalarekin sinatutako hitzarmen baten bitartez.
Beraz, kultura-, ingurumen- eta hiri-balio handia duten baina bizirauteko zailtasunak dituzten herriguneak biziberritzeko herrialdeko administrazio desberdinen arteko lankidetzako estrategia integratuaren adibide da.
Sustapenari buruzko informazio gehiago:
Beizamako sustaparen oinarrizko memoria[PDF - 22 Kb.]
Beizamako Udalaren web-orri ofiziala - www.beizama.net
© 2004 Lurralde Antolaketa eta Sustapenerako Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia Lege Informazioa