Saltar al contenido

Saltar al menú de navegación principal

Mezua bidali etorlur@gipuzkoa.net helbidera

Etorlur

Hasiera > Bideango sustapenak > Orbegozo bulego eraikina. Hernani

Orbegozo bulego eraikina
Hernani

Deskribapena

Etorlurrek Hernaniko Ibaiondo edo Orbegozo industrialdean kokatutako Orbegozo bulego eraikin zaharraren birgaitzea sustatzen du. Eraikinak sotoa, beheko solairua eta lau solairu eta 3.150 metro karratu inguruko azalera eraikia ditu.

Proiektuak beheko solairuan lokal bat kafetegi-jatetxerako eta beste bat merkataritzako lokalerako gaitzea eta goiko solairuetan azalera desberdineko bulegoak egitea biltzen du. Sotoan garajeak gaituko dira.

Bulegoak guztiz egokituta entregatuko dira. Jatetxeko lokalari dagokionez, guztiz egokitu gabe entregatuko da baina jarduera-lizentziarekin.

Azpimarratu behar da proiektua ospe handiko 16 arkitekto-taldek parte hartu zuten proposamen-lehiaketa baten emaitza dela. Proiektua esleitzeko irizpideak arkitektura-proposamenaren kalitatean eta iraunkortasun-irizpideetan oinarritu dira. Emaitza kanpoaldean izaera berritzailea, gaur egungoa eta bere ingurunearen adierazgarri dena duen eta bere materialetan nahiz instalazioetan energia aurrezteko eta ingurumenaren inguruko irizpideak biltzen dituen eraikina izan da.


Sustapenari buruzko informazio gehiago:


Orbegozoko sustaparen oinarrizko memoria[PDF - 3645 Kb.]



© 2004 Lurralde Antolaketa eta Sustapenerako Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia Lege Informazioa

Gnet - gipuzkoa.net