Saltar al contenido

Saltar al menú de navegación principal

Mezua bidali etorlur@gipuzkoa.net helbidera

Etorlur

Hasiera > Zer da Etorlur?

Zer da Etorlur?

"Etorlur Gipuzkoako Lurra, S.A.", Gipuzkoako Foru Aldundiaren sozietate publiko bat da, Lurraldearen Antolaketa eta Sustapenerako Departamentuari atxikitakoa, etxebizitzak arrazoizko prezioetan eta jarduera ekonomikoetarako lurzorua eta eraikinak eta Lurraldearentzako interesekoak diren azpiegiturak sustatzea duena helburu.

Bere jardueran jarraitzen dituen irizpideak Gipuzkoaren lurralde oreka bilatzea eta garapen iraunkorra eta lurzoruaren arrazoizko erabilera sustatzea dira, geroz eta egungoagoa den Gipuzkoa Hiria proiektua osatzearen ikuspegitik.

Etxebizitzei dagokienez, Etorlurrek prezio tasatuko etxebizitzen eta babes ofizialeko etxebizitzen sustapenak egiten ditu, funtsean, gazteei eta duten gaitasun ekonomikoak etxebizitza askea eskuratzea zailtzen dien beste hiritarrei zuzendutakoak. Halaber, jarduketa desberdinen artean, alokairuko etxebizitzen sustapena ere bultzatuko da..

2004ko irailean bere jarduera hasi zuenetik, Etorlurrek hainbat sustapen jarri ditu abian eta orro honetan xehetasunez ematen da horien berri.

Azkenik, bere jarduera orokorraren nahiz interesgarri deritzezun sustapenen inguruko ahalik eta informazio gehiena helarazteko Etorlurren gogoa helarazi nahi dizugu. Orri honen eta beste edozein bitartezkoren bidez oinarriak eta zure eskabidea aurkezteko jarraitu behar duzun prozedura adieraziko dizkizugu.

Zerbitzu hau erabilgarri izango zaizula espero dugu.

Koldo Azkoitia Zubizarreta

Lurralde antolaketa eta Sustapenerako diputatua eta "Etorlur Gipuzkoako Lurra, S.A."ko lehendakaria

© 2004 Lurralde Antolaketa eta Sustapenerako Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia Lege Informazioa

Gnet - gipuzkoa.net