Diputación foral de Gipuzkoa
Logotipo de Etorlur

Arama
182 Biztanle

Arama

Agurra

arantza
Arantxa Tapia Otaegi
Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa Departamendua

GFAko 2007-2011ko Kudeaketa Planak dioenez, hau da gure ikuspen estrategikoa:

“Gipuzkoa, GURE LURRALDEA: giza dimentsioa eta dimentsio fisikoa bateratzen dituen lurralde orekatua da, baloreetan oinarritutako nortasun sendoa nahiz kultura propioa eta dinamikoa dituena, gainontzeko euskal lurraldeei eta Europari irekia. Lurralde adimenduna da, pertsonen ongizatea bermatzen duten etorkizuneko belaunaldiekin konprometitua; lurralde berritzailea, kreatiboa, lehiakorra eta iraunkorra da”.

Hau da, gure xedea da Gipuzkoak garapen ekonomiko eta sozial orekatua eta iraunkorra izatea, mugikortasun egokia oinarri izanik. GFAren kudeaketa publikoaren ardatzetako bat da ekonomia, giza eta ingurumenaren ikuspuntutik egindako lurralde-antolaketa orekatua izatea, gizarteko arazoei aurre egiteko modu arduratsuan, zuzenean, orekatuan eta iraunkortasuna bermatuz.

Hori dela eta, helburu dugu etorkizuneko lurralde orekaren ardatz nagusienetan (lurra, energia, prebentzioa, zarata, klima aldaketa, etab) eragina duten estrategiak eta proiektuak diseinatzea, lurraldeko antolaketaren oinarri izan daitezen. Halaber, espazio publikoa indartu nahi dugu, topaketa eta elkarrekintza egoteko hainbat eremuren artean, hala nola: etxebizitza, jarduera ekonomikoa, ezagutza, enplegua, aisia eta kultura.

Ezaugarri horiek aintzat hartuz, ETORLURen lurra bilatu eta eskuratzeko politikak bultzatzen ditugu, lurra Gipuzkoako jarduera ekonomikoen eskura jartzeko eta, horrela, gure enpresen lehiakortasuna bermatu eta deslokalizaziorako joera eragotzi.

Bestetik, lurraldeko garapen orekatua eta hiritar guztientzako berdintasun baldintzak bermatzearren, ETORLURen lankidetzan gabiltza LANDAGIPUZKOA 32 osatzen duten udalerriekin. Izan ere, herri horiek zailtasunak dituzte beren kabuz ekimenak eta proiektuak aurrera eramateko. Hartara, laguntza emango zaie jarduera hauei: bideak egokitzea, etxebizitzak eraikitzea, ur-hartuneak, balio anitzeko azpiegiturak sortzea (adibidez: hezkuntzazkoak, sozio-sanitarioak, kulturalak, kirolezkoak).

Espero dugu sustapen honek zuzenean mesede egitea Gipuzkoako hiritarrei eta jarduera ekonomikoetarako lur gabeziaren eta garestitzearen arazoa hobetzeko estrategia eraginkorra izatea, baita garapen-eredu orekatu eta iraunkor batekiko apustua indartzea ere.

© 2008 Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa Departamendua - Gipuzkoako Foru Aldundia · Lege informazioa
Logotipo Gipuzkoa.net