Sektore Publikoko Kontratuen urriaren 30eko 30/2007 Lege berriak, bere 175 eta 176 artikuluetan jasotzen du erakundeak Administrazio Publiko ez diren eta adjudikazio ahalmena duten heinean (175.b art.), ontzat emango dituztela beren barne prozedurak arautzeko barne irizpideak, printzipio hauei dagokionez: publizitatea, lehia, gardentasuna, konfidentzialtasuna, berdintasuna eta diskriminazio eza. Printzipio horiek, beraiek araututako kontratuen adjudikazio prozeduretan parte hartu nahi dutenen eskura jarri behar dira.
Aurreko guztia betetze aldera, ETORLUR GIPUZKOAKO LURRA SAUk interesdunen eskura jarriko du “kontratatzeko barne jarraibideari" dagokion dokumentu eranskina.