Landa Lur Bankuak helburu nagusi bat du: Gipuzkoan nekazal lur galera saldoa zero izatea, horretarako nekazal aktibitate bat jarri nahi duen edonori gestioak erraztuz eta lurra eskainiaz.
Azken batean lur eskaria eta eskaintza uztartzeko tresna bihurtu nahi du, administrazioaren bermepean jokatuko duen tresna, lur merkatuan erreferentzia izango duena eta nekazal lurra babesteko baliagarri izango dena Gipuzkoako orekaren alde lana eginez.
Helburu nagusia
Nekazal lur galera saldoa = 0
(Batean galtzen dena, bestean berreskuratzeko konpromisoa)
