Diputación foral de Gipuzkoa
Logotipo de Etorlur

Alkiza
319 Biztanle

Alkiza

Onartu dira Altzagan eta Larraulen egingo diren Landagipuzkoa 32 programaren inbertsioak

LANDA INGURUNEAREN GARAPENEKO DEPARTAMENTUA

 

Foru Aldundiak 170.000 euro bideratu ditu bi herri horietan azpiegitura balioanizdunak finantzatzeko.

Foru Diputatuen Kontseiluak onartu ditu Altzagan eta Larraulen azpiegitura balioanizdunak eraikitzeko inbertsioak. Inbertsio horiek Landagipuzkoa 32 programan daude aurreikusita.

Landagipuzkoa 32 programak garbi erakusten du landa ingurunearen aurrerapena bultzatzeko Aldundiak egin duen apustu estrategikoa, eta foru departamentu guztien oniritzia du, gainera, departamentu guztiei dagozkien ekimenak baititu bere baitan, esate baterako, bideak egokitzea, ur-hartuneak prestatzea, era askotako azpiegiturak egitea (hezkuntzakoak, sozialak, osasunekoak, kulturalak, kirolekoak...), berrikuntza, enplegua, prestakuntza eta abar. Udalen iritziz, inbertsio horiek dira udalerrien garapenerako lehentasunekoak eta, inbertsioaren munta eta kudeaketa konplexutasunagatik, beraiek zuzenean nekez gauza ditzaketen azpiegituretakoak.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta udalen arteko lankidetza alderdi ekonomikotik haratago doa, eta laguntza teknikoa, juridikoa eta administratiboa ere hartzen ditu. Horrenbestez, Etorlur Gipuzkoako Lurrak prestatuko ditu udalerri onuradun bakoitzaren inbertsio planak eta berak gauzatuko ditu plan horietan aurreikusitako inbertsioak.

Altzaga

Aukeratu diren inbertsioen artean Altzagakoo Udalari dagokion "Altzagako hirigune gaineko malda egonkortzea" azpiegitura dago.

Inbertsioen kostua 150.558,66 euro da, eta horietatik 120.000 euro Foru Aldundiak jarriko ditu.

2007. urtean udalak eraikitako parkearen azpialdian sumatutako lur mugimendua dela eta, lurrak egonkortzeko estudio geoteknikoa enkargatu zion Ikerlur enpresari. Horren ondorioz lurrak egonkortzeko eskollera bat egin behar zela ondorioztatu zen, eta obra horiek burutu ziren. Aldi berean, Altzagako hirigunek iparraldera pendiente sakoneko mendia daukanez, malda horretatik behera ur asko jaisten zela eta luiziak sortzeko arrisku handia zegoela sumatu ondoren, Ikerlur injenieritza enpresari terrenoen egoera aztertzeko eskatu zitzaion. Horren ondorioz, urak bideratzeko eta malda egonkortzeko proiektua erredaktatzea aholkatu zenez, udalak lan hori egiteko eskatu zion Ikerlur Injenieritza enpresari. Gainera, herri gunea zabaltzeko eraikitako 32 etxebizitza berrien gunea malda horren azpian kokatzen da

Proiektu honekin, Urruti-zelai auzoko eta Altzagako hiriguneko kaskoa euri eta lubiziengatik babestuko da, bertako bizilagunen bizi kalitatea mantentzeko obra garrantzitsua izanik, gehienbat lubizien arriskuengatik babestuz. Kontutan hartu behar da jende gaztea etorri dela Altzagara etxebizitza hauetan bizitzeko.

Larraul

Larraulen, Landagipuzkoa 32 programaren barruan, "Haurrentzako parkea" izeneko azpiegitura hautatu da.

Haurrentzako parke hori Urbeltz plazan egongo da. Inbertsioa guztira 58.324,24 euro izango da, eta horietatik 50.000 euro ekarriko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Egun, haurrentzako parkea errepide ondoan dago; jolas-lekua oso kaltetua dago eta ez du segurtasun araudia betetzen. Hori dela eta, Udalak eskatu du haurrentzako parke bat eraikitzea belarrezko gune batean, Urbeltz plaza berriaren hasieran hain zuzen.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 3.728.000 euro inbertitu ditu udal inbertsio planetan eta Landagipuzkoa 32 planaren barruan, xede izanik azpiegitura balioanizdunak, hartara Gipuzkoako landa ingurunea garapen orekatuaren aldeko faktorea izateko.

© 2008 Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa Departamendua - Gipuzkoako Foru Aldundia · Lege informazioa
Logotipo Gipuzkoa.net