Diputación foral de Gipuzkoa
Logotipo de Etorlur

Zerain
245 Biztanle

Zerain

Naturbako 3. Nazioz Haraindiko Mintegia

Gipuzkoako Foru Aldundiak, ETORLUR enpresaren bitartez Europako Naturba proiektupean, maiatzaren 26, 27 eta 28an nazioz haraindiko mintegi bat antolatu du. Mintegi honen helburua, hiri hazkundea edo azpiegituren ezarpena antolatzerakoan, landa ingurunean esku hartzeko jarraibideak ezartzea da.

Dagozkion erabakiak hartu behar dituztenei jarraibide hauekin gidatzea nahi da, landa jarduera babestu eta indartzeko lana erraztuz. Helburua, planifikatzaileek urbanizatu gabe dagoen lurra orri txuri bat bezala ikustea saiestea da non landa inguruneari dagozkion ekintzak esan nahi gabeko erabilera edukiko lukete eta bakarrik jasango lirateke azpiegitura edo urbanizazio bategatik aldatu arte.

Lan metodologiak lau bazkide inplikatzen ditu (Toulouse eta Lisboako metropoliak, Murtziako regioa eta Gipuzkoa) hausnartzen delako problematika komunak dauzkatela eta ez direla bakarrik tokiko ikuspuntu batetik heldu behar.

Bazkide bakoitzak hirigune eta landa ingurunearen artean desadostasunak dituzten ikerketa eskualde bat hautatu du. Gipuzkoako kasuan eremu hau Pasaiako Badia eta Txingudi artean dagoen eremua da, arreta berezia eskainiz Irungo Olaberria bailarari eta Lezo eta Oiartzunen artean dagoen Herriondoko zonaldeari.

Zonalde hauei egindako bisitan, nazioarteko adituek, bereziki azpimarratu dituzte, lurraldean gainezartzen diren erabileren mosaikoa eta bere ingurugiro eta paisaiaren aberastasuna.

Urrian Murtzian jarraituko duen lan fase honen lehenengo konklusioen artetik, planteamenduaren fase guztietan eta lurraldearen eremu guztietan, nekazaritza eta abeltzaintzako osagaiak kontuan hartzeko jarri den enfasia azpimarratu beharko litzateke, eremu "berezia" bezela baztertua izateko galeraziz. Balio estreategiko altuko lurraldeei  arreta berezia eman zaie hauek direlako kalitate berezi bat eskaintzen dutenak eta ekonomikoki bideragarriak izan daitezken esplotazioak jasateko gai direlako.

© 2008 Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa Departamendua - Gipuzkoako Foru Aldundia · Lege informazioa
Logotipo Gipuzkoa.net