| Naturbako 3. Nazioz Haraindiko Mintegia |
|
Gipuzkoako Foru Aldundiak, ETORLUR enpresaren bitartez Europako Naturba proiektupean, maiatzaren 26, 27 eta 28an nazioz haraindiko mintegi bat antolatu du. Mintegi honen helburua, hiri hazkundea edo azpiegituren ezarpena antolatzerakoan, landa ingurunean esku hartzeko jarraibideak ezartzea da. Dagozkion erabakiak hartu behar dituztenei jarraibide hauekin gidatzea nahi da, landa jarduera babestu eta indartzeko lana erraztuz. Helburua, planifikatzaileek urbanizatu gabe dagoen lurra orri txuri bat bezala ikustea saiestea da non landa inguruneari dagozkion ekintzak esan nahi gabeko erabilera edukiko lukete eta bakarrik jasango lirateke azpiegitura edo urbanizazio bategatik aldatu arte. Lan metodologiak lau bazkide inplikatzen ditu (Toulouse eta Lisboako metropoliak, Murtziako regioa eta Gipuzkoa) hausnartzen delako problematika komunak dauzkatela eta ez direla bakarrik tokiko ikuspuntu batetik heldu behar. Bazkide bakoitzak hirigune eta landa ingurunearen artean desadostasunak dituzten ikerketa eskualde bat hautatu du. Gipuzkoako kasuan eremu hau Pasaiako Badia eta Txingudi artean dagoen eremua da, arreta berezia eskainiz Irungo Olaberria bailarari eta Lezo eta Oiartzunen artean dagoen Herriondoko zonaldeari. Zonalde hauei egindako bisitan, nazioarteko adituek, bereziki azpimarratu dituzte, lurraldean gainezartzen diren erabileren mosaikoa eta bere ingurugiro eta paisaiaren aberastasuna. Urrian Murtzian jarraituko duen lan fase honen lehenengo konklusioen artetik, planteamenduaren fase guztietan eta lurraldearen eremu guztietan, nekazaritza eta abeltzaintzako osagaiak kontuan hartzeko jarri den enfasia azpimarratu beharko litzateke, eremu "berezia" bezela baztertua izateko galeraziz. Balio estreategiko altuko lurraldeei arreta berezia eman zaie hauek direlako kalitate berezi bat eskaintzen dutenak eta ekonomikoki bideragarriak izan daitezken esplotazioak jasateko gai direlako.
|
| Iparraldeko bisita |
|
|
| Onartu dira Altzagan eta Larraulen egingo diren Landagipuzkoa 32 programaren inbertsioak |
|
LANDA INGURUNEAREN GARAPENEKO DEPARTAMENTUA
Foru Aldundiak 170.000 euro bideratu ditu bi herri horietan azpiegitura balioanizdunak finantzatzeko. Foru Diputatuen Kontseiluak onartu ditu Altzagan eta Larraulen azpiegitura balioanizdunak eraikitzeko inbertsioak. Inbertsio horiek Landagipuzkoa 32 programan daude aurreikusita. Landagipuzkoa 32 programak garbi erakusten du landa ingurunearen aurrerapena bultzatzeko Aldundiak egin duen apustu estrategikoa, eta foru departamentu guztien oniritzia du, gainera, departamentu guztiei dagozkien ekimenak baititu bere baitan, esate baterako, bideak egokitzea, ur-hartuneak prestatzea, era askotako azpiegiturak egitea (hezkuntzakoak, sozialak, osasunekoak, kulturalak, kirolekoak...), berrikuntza, enplegua, prestakuntza eta abar. Udalen iritziz, inbertsio horiek dira udalerrien garapenerako lehentasunekoak eta, inbertsioaren munta eta kudeaketa konplexutasunagatik, beraiek zuzenean nekez gauza ditzaketen azpiegituretakoak. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta udalen arteko lankidetza alderdi ekonomikotik haratago doa, eta laguntza teknikoa, juridikoa eta administratiboa ere hartzen ditu. Horrenbestez, Etorlur Gipuzkoako Lurrak prestatuko ditu udalerri onuradun bakoitzaren inbertsio planak eta berak gauzatuko ditu plan horietan aurreikusitako inbertsioak. Altzaga Aukeratu diren inbertsioen artean Altzagakoo Udalari dagokion "Altzagako hirigune gaineko malda egonkortzea" azpiegitura dago. Inbertsioen kostua 150.558,66 euro da, eta horietatik 120.000 euro Foru Aldundiak jarriko ditu. 2007. urtean udalak eraikitako parkearen azpialdian sumatutako lur mugimendua dela eta, lurrak egonkortzeko estudio geoteknikoa enkargatu zion Ikerlur enpresari. Horren ondorioz lurrak egonkortzeko eskollera bat egin behar zela ondorioztatu zen, eta obra horiek burutu ziren. Aldi berean, Altzagako hirigunek iparraldera pendiente sakoneko mendia daukanez, malda horretatik behera ur asko jaisten zela eta luiziak sortzeko arrisku handia zegoela sumatu ondoren, Ikerlur injenieritza enpresari terrenoen egoera aztertzeko eskatu zitzaion. Horren ondorioz, urak bideratzeko eta malda egonkortzeko proiektua erredaktatzea aholkatu zenez, udalak lan hori egiteko eskatu zion Ikerlur Injenieritza enpresari. Gainera, herri gunea zabaltzeko eraikitako 32 etxebizitza berrien gunea malda horren azpian kokatzen da Proiektu honekin, Urruti-zelai auzoko eta Altzagako hiriguneko kaskoa euri eta lubiziengatik babestuko da, bertako bizilagunen bizi kalitatea mantentzeko obra garrantzitsua izanik, gehienbat lubizien arriskuengatik babestuz. Kontutan hartu behar da jende gaztea etorri dela Altzagara etxebizitza hauetan bizitzeko. Larraul Larraulen, Landagipuzkoa 32 programaren barruan, "Haurrentzako parkea" izeneko azpiegitura hautatu da. Haurrentzako parke hori Urbeltz plazan egongo da. Inbertsioa guztira 58.324,24 euro izango da, eta horietatik 50.000 euro ekarriko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak. Egun, haurrentzako parkea errepide ondoan dago; jolas-lekua oso kaltetua dago eta ez du segurtasun araudia betetzen. Hori dela eta, Udalak eskatu du haurrentzako parke bat eraikitzea belarrezko gune batean, Urbeltz plaza berriaren hasieran hain zuzen. Gipuzkoako Foru Aldundiak 3.728.000 euro inbertitu ditu udal inbertsio planetan eta Landagipuzkoa 32 planaren barruan, xede izanik azpiegitura balioanizdunak, hartara Gipuzkoako landa ingurunea garapen orekatuaren aldeko faktorea izateko. |